slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Artikuluak

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakudea, irmoki gaitzesten du gaur Foru Poliziak, espainiako polizia nazionalaren laguntzaz, Maravillas Gaztetxea bortizki hustu izana. Gazte erakundearen ustez, Geroa Bai hutsarazteaz baliatu izan da proiektu soziala suntsitzeko asmoarekin eta laukotea osatzen duen aldaketaren gobernua sabotatzeko, PSNrekin ordezko gobernu bat bilatzeko. Gazte Abertzaleakek hutsaraztea euskal eta nafartar alderdi eskuindarren ohiko praktika politikoan kokatzen du, “betidanik, EAJk eta UPNk hutsik dauden espazioak berreskuratzea, abagunedun espazioak eta astialdi alternatibak sortuz, kriminalizatu dute”. “Orain, Geroa Bai EAJk eta UPNk gaztetxeen aurka hamarkadetan erabili dituzten politiken oinordeko bilakatu da”, gazte erakundearen...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleakek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan modu eraikitzailean lan egiten jarraituko du

Mar 10, 2018 || Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek PP eta PSOEren gazte erakundeek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren aurka azken egunetan eginiko adierazpen eta akusazioen harira bere iritzia publikoki adierazi nahi du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak bere konpromisoa berresten du Kontseiluarekiko eta modu eraikitzailean lanean jarraituko du berau indartzeko. Era berean, Nuevas Generaciones (PP) eta Juventudes Socialistas (PSOE) erakundeek erabaki “antzeztu eta fortzatu” bat justifikatzeko gezurretan ari direla salatu du. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusi den Asier Gómezek argitu du EGKko Zuzendaritza Iraunkorrean aurkeztutako dimisioak Juventudes Socialistas erakundeko kideenak direla soilik. “Juventudes Socialistasen ordezkaritza gehiegizkoa zen EGKn eta Iraunkorrean, iruzur bat zen erakunde sateliteak erabiltzea 9 postutik 4 betetzeko, lehendakari-ordetza barne.” Gómezek berretsi du Gazte Abertzaleakek lanean jarraituko duela modu eraikitzailean EGKn, “kontseiluaren papera indartzeko” euskal gazterian. “Orain arte bezala lanean jarraituko dugu, izpiritu kritiko eta eraikitzailearekin, beste batzuetan egin dugun bezala, Patxi Lopezen murrizketen eta erasoen garaian egin genuen bezala non Juventudes Socialistas isilik egon zen. Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiaren ustez, Juventudes Socialistas-en erabakia “forman zein funtsean antzeztuta” izan da. Bere ustez “ez dauka batere zentzurik Juventudes Socialistasek bere irteera EGKtik orain planteatzea, behin sei urte pasa direla ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik, eta jakinda EGKko Asanblada Orokorra egun pare batzuetan ospatuko dela; hain zuzen ere Asanblada Orokorra toki aproposa izanik holako eztabaidak jorratzeko”. Gómezek ere Juventudes Socialistas-ek kezkatzea “EGKko Iraunkorraren gehiengoa beraien alderdikari jokoan ez sartzeagatik” gaitzetsi du. “Duela aste batzuk EGKk Egunkariaren itxiera eta Martxelo Otamendik pairatutako torturak ez oroitzea nahi zutenek, orain etika eta giza eskubideak zer diren irakatsi nahi digute”. Nuevas Generaciones-i dagokionez, Gómezen ustez, Juventudes Socialistas-ek hartutako erabakia erabili nahi izan dute protagonismo bila. “Badaramate denbora asko EGKn parte hartu gabe, eta jada 2016ean proposatu zuten EGKren itxiera; objetiboki zaila izango da beraien falta nabaritzea”. Asier Gómezen ustez, bai PSOE zein PPko gazteriek EGKrekin duten arazoa, hain zuzen ere, da “ez dutela onartu nahi euskal gazteria anitza dela, beraiek gutxiengo bat direla, eta ezin dezaketela beraien ikuspuntua inposatu; horregatik beraien menpe ez dauden organoei zilegitasuna kendu nahian...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleak euskal gazteei dei egiten die urtarrilaren 13an Sarek deitutako manifestazioan parte har dezaten

Urt 12, 2018 || manifestazioa, Prentsa Oharrak, Presoak, Sare Herritarra

Gazte Abertzaleakek adierazi du “urtero bezala” beren militanteek Sare Herritarrak Bilbon deitu duen manifestazioan parte hartuko dutela eta gogor salatu dute beste behin ere “Estatuek aplikatzen dituzten mendeku politikak”. Asier Gomezek adierazi duenez, gazte erakundearen idazkari nagusia, “inoren mina ukatu gabe; etorkizuna ez da gorroto eta mendekutik eraikitzen, giza eskubideak oinarri izanda baizik”. Hori dela eta, “Gazte Abertzaleaketik urteetan esan dugun bezala eskubide guztiak pertsona guztientzat behar dutelako izan”, adierazi du. Gogor salatu du Estatu espainolaren jarrera, “orain Katalunian ere erakusten ari den bezala, ez daki zer den demokrazia eta ez daki zer diren oinarrizko eskubideak. Mendekua eta errepresioa dira euren tresna bakarrak. Eta jada ez gara hori esaten dugun bakarrak”, jakinarazi du. Egoera honen aurrean euskal gazteriari beste behin kalera ateratzea dagokiola azaldu dute, “preso zein senideei esateko ez ditugula ahazten eta Estatuari esateko ez gaituztela...

irakurtzen jarraitu

Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

Abe 3, 2017 || Adierazpena, Albiste aukeratuak, Euskara

Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. Euskaldunak gara, eta euskaraz bizi nahi dugulako, guztiok eman behar diogu arnasa egunero, euskaraz hitz egiten eta euskaraz bizitzen. Gure egunerokotasunean eta gure bizitzako txoko eta une guztietan konpartitzeko altxorra da. Euskaldunen artean zabaltzeko ahotsa eta baita ongi ez dakienarekin mihia astintzeko aitzakia ere. Euskara, bere erabilera eta sasoiaren egoera anitza eta desorekatua den arren, Euskal Herri osoko biztanleok konpartitzen dugun hizkuntza bakarra da, euskaldun egiten gaituen funtsezko ezaugarria. Gaur egun orain dela 20 urte baino elebidun gehiago dago Euskal Herrian. Igoera hau bereziki euskaldun gutxiko zonetan nabaritu bada ere, notizia ez da guztiz ona izan: eremu euskaldunetan euskararen erabilera gutxiagotu egin da. Gure hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi, eta hau politika normalizatzaile kaskarren errua da. Hala ere, euskarari arnasa ematea gure eskuetan dago. Aurtengo abenduaren 3an eta urteko gainontzeko 364 egunetan denok egin beharko genuke ahalegin berezia euskaraz: ikastetxean eta lanean, etxean eta kalean, tabernan eta sare sozialetan, lagunekin eta familiarekin. Erabilerak emango baitio euskarari bizia eta behar duen indarra. Euskararen alde egin daitekeen aldarririk argiena, ekintzarik biziena eta manifestaziorik ozenena al denik eta gehiena erabiltzea da. Euskara da euskaldun egiten gaituena! Aitorren hizkuntz zaharra nahi degu zabaldu munduaren aurrean gizonki azaldu. Baldin gure zainetan odolik badegu Euskaldunak euskeraz hitz egin behar degu. Zein hizkuntza ederra euskera guria inun ez det aurkitzen beste bat hobia usai goxondun hizkuntz txukun ta argia, biraorikan ez duan hizketa garbia Gora euskara maitea zoragarriena euskalduen artean maitagarriena. Munduan sortu zanik hikuntzik zaharrena, gora ta gora euskaldunak eta gure euskara. Eman #EuskarariArnasa, bizi zaitez...

irakurtzen jarraitu

Ez ikaratu

Aza 25, 2017 || Adierazpena, Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Feminismoa

Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, aho gutxi batzuetan iraungo duen garrasia izango da. Beste behin ere, emakumeok bortizkeria bera jasaten jarraituko dugu inongo “nazioarteko egunek” erremediorik jarri gabe. Emakumeok egunero eta edonon gu txikitzea bideratuta dagoen bortizkeria jasaten dugu. %35oi bortizkeria matxistak kolpatuko gaitu bizitzan zehar. Bortizkeria modu anitzek inguratzen gaituzte. Isilpean eta ikusezinak diren jarrera txikitzaileak dira asko; uneoro, munduko edozein bazterretan, emakumeak zapaltzen gaituzten gizarteetako estrukturetan barneratutako eraso sistematikoak jasan behar ditugu. Eta hauek ez dituzte gorputzean markarik uzten, ez; hauek arima zulatzen dizkigute, gure bizitzan sakonki eragiten digute. Gazte Abertzaleaketik argi dugu hezkuntza heteropatriarkal batean oinarritzen den sistemak arazo hau areagotu besterik ez duela egiten, eta parekidetasunean eta sexu askapenean oinarritutako hezkuntza sistema beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu eredu matxista gainditzeko eta betiko ezabatzeko. Egun gai zabal honen inguruan lantzen diren politikak eskasak iruditzen zaizkigu; erakunde publikoek modu testimonial batean lantzen dute gaia, bitarteko gutxi eta diru gutxiago inbertituz. Bitartean, tortura matxistari, mespretxu matxistari, bortizkeria matxistari aurre egiteko gizartean antolatutako mugimendu feministak egiten duen lana arazo honen ezagutzan eta kontzientziazioan berebiziko garrantzia du eta nola ez, bat egiten dugu borroka horretan. Emakumeok ez dugu beste izakiok merezi duten errespetua baino gehiago izan nahi. Errespetatuak izatea nahi dugu. Gure askatasuna eta gure duintasuna ez dira eztabaidan egon behar. Gure bizitza askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuta izan nahi dugu. Eta hau bete ezean, borroka feministak aurrera jarraitu behar du. Edonon eta edonoiz ikusezin diren erasoak, jarrera txikitzaileak eta eraso fisiko guztiak salatu behar ditugu eta erantzuna izan behar dute. Hortaz, aurten Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gure aldarria: Jarrera mutuak kolpeak bezain bortitzak dira!...

irakurtzen jarraitu

Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

Aza 3, 2017 || Adierazpena, Albiste aukeratuak, Gure Esku Dago

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Azaroaren 5ean, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetan ere, bai...

irakurtzen jarraitu

Gazte Abertzaleak EGK-ren adierazpenetik bereizten da biolentziaren irakurketa integrala egin ez izanagatik

Urr 20, 2017 || Bakea, Euskadiko Gazte Kontseilua, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) permanenteko kidea, EGKk gaur ETAren jarduera armatuaren behin-betiko etetearen seigarren urteurrena dela eta ateratako adierazpenetik berezitu da gaur: Gazteriaren kontseiluko idatzia “arduragabekeria politikoaz” beteriko hausnarketa dela dio, Aieteko Konferentzia Internazionalaren akordioen betetzearen inguruko irakurketa integralik egin ez izanagatik eta gaur egun indarrean jarraitzen duten bestelako biolentzien inguruan mutuarena egiteagatik. Asier Gomezek adierazi duenez, Gazte Abertzaleaken idazkari nagusia, gaurko adierazpena egin baino egun batzuk lehenago gazte erakundea EGKrekin harremanetan jarri zen idazkiari ekarpenak egiteko eta kontseiluko Bake eta Bizikidetzako teknikariak ondo jaso zituen, baina azkenean gaurko adierazpenean ez txertatzearen erabakia hartu zen. Hau “Erabaki politiko” bat izan dela uste du Gazte Abertzaleakek. Gainera, adierazpena alor honetan orain arte egindako lanetatik urrun dago , beti eskubide, posizio eta ideologia guztien errespetua izan baitu ardatz, bizikidetzari era propositiboan ekarpenak eginaz. Gazte Abertzaleaken ekarpenak “su etena” bezalako kontzeptu desegokia “jarduera armatuaren behin-betiko etetea”-rengatik ordezkatzea zen, Aieteko konpromisoak eta aktore ezberdinek gradu ezberdinetan bete izana jasotzea eta gaur egun menpean jarraitzen duten biolentzien desagerpenaren eskakizun zehatza egitea. Azalpen eskakizuna Gomezek oso larritzat jo du gertatutakoa “komunikatuaren azpian errelatoaren irakurketa partzial baten nahitasuna agertzen baita”. Zentzu honetan, erakundearen ekarpenak ez gehitzearen erabakia nor edo nortzuk hartu zuten jakin nahi duela adierazi du. “EGKk bizikidetza lantzen du era inklusibo eta integralean, edo hori izan da orain arteko izaera, eta adierazpen partzial hau inboluzio huts bat da, orain arte egindako lanetan atzera pausua”, zentsuratu du. EGKren...

irakurtzen jarraitu

DEMOKRAZIA, ESKUBIDE ZIBIL eta POLITIKOEN ALDEKO GAZTEON ADIERAZPENA

Ira 28, 2017 || Adierazpena, Eskubide zibil eta politikoak, Gure Esku Dago

Katalunian azken egunotan gertatutakoaren harira, Katalunia, Espainiako Gobernuaren eskutik, pairatzen ari den eskubide zibil eta politikoen eta askatasun demokratikoen urraketak salatu nahi ditugu. Espainiako Gobernuak politikoa den gatazka bat judizializatu du elkarrizketa eta bide politikoari ekin beharrean. Kargu publiko zein hautetsiak atxilotu, mehatxatu eta jazartzeaz gain, Kataluniarekiko elkartasun adierazpen eta ekimenak oztopatu eta debekatu ditu. Gure elkartasuna adierazi nahi diogu Espainiaren errepresioa jasaten ari den Kataluniako herriari. Urriak 1eko erreferendumak Kataluniako herritarren gehiengo batek bozkatu eta erabakitzeko duten borondatearijarraitzen dio. Hartara, Kataluniako herritarrek haien etorkizuna erabakitzeko duten zilegitasuna babestu eta aitortu nahi dugu. Kataluniako herriaren borondatearen adierazpena eta gauzatzea oztopatzeak Estatuko herritar guztion oinarrizko eskubideak eta etorkizun demokratikoa jokoan jartzen ditu. Bai Euskal herritar eta baita gazte bezala ere, gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubideari heltzea da gure oraingo erronka. Gazteon ahotsak zeresana eduki dezan Erabakitzeko Eskubideak gure parte hartze aukerak hedatzen ditu bizitza politikoaren eremu guztietan. Gazteok ere erabaki nahi dugu nolako erakunde, arau, instituzio eta politika publiko behar eta eraikiko ditugun. Erabakitzeko Eskubideak printzipio demokratikoa sakondu eta komunitate politiko desberdinei ahotsa aitortzen die, baita euskal herritarroi ere. Guztiagatik, eta Erabakitzeko Eskubidea gure oraina eta etorkizun demokratikoaren arteko hari gidaria delako zein askatasun demokratiko eta eskubide zibil eta politikoen etorkizunean gazteok zeresanik badugulako, eremu zein sentsibilitate anitzetako gazteak dei egiten ditugu, datorren lrailak 30an kalera irten eta Bilbon Gure Esku Dago-k antolatutako manifestazioan parte hartzera. Sinatuta: Euzko Gaztedi Indarra (EGI), Gazte Abertzaleak (GA), Euskal Gazte Moreak eta Alternatiba...

irakurtzen jarraitu

HazteOir-en autobus transfabikoaren aurrean Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren gelditasuna gaitzesten du

Ira 22, 2017 || Bilbo, Prentsa Oharrak, Sexu Askapena

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udaletxeak HazteOir elkarte ultra-kontserbatzailearen autobus transfobikoari atzo “alfonbra gorria” jarri izana gaitzesten du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, instituzio biek “gorrotoaren autobusa Bilboko kaleetan barrena desfilatu izanaren erantzule nagusiak dira, Ertzaintzak eskoltatua eta babestua, udal araudia betetzen ez zuen bitartean”. Euskadi Plazan eginiko autobusaren estazionamendua biltze-eskubidea erregulatzen duen legearen babesean ez zegoela kontsideratu du (9/1999 Lege organikoa, apirilaren 21ekoa, Biltzeko eskubideari buruzko lege organikoa uztailaren 15ekoa aldatutakoa), hau da, “ez baitzegoen manifestaziorik, elkarretaratzerik edota batzerik eman euren partetik”. HazteOir-en ekintza kanpaina transfobikoa zeraman autobus bat estazionatzea izan zen eta bertan, euren bozeramaile baten partetik adierazpenak egitea. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak, Asier Gomez, gai hauen inguruko gaur egungo araudia gune publikoen udal ordenantza dela adierazi du, eta IV. tituluan, “Herritar, kultura, jolas eta kirol jarduerak eta antzekoak” izenpean, ezartzen dira zein ekintza baimentzen diren eta zein limitazioekin, “Jarduerek begirunea erakutsi beharko dute gainerako pertsonek dituzten ideiekin eta sinesmenekin” berariazko aipamenekin, eta “bereizkeriazko edukiak alde batera utziko dituzte, ez dute egingo herritarrentzat iraingarria izan daitekeen egintzarik, eta adingabekoen eskubideak errespetatuko dituzte”. Gainera, autobusa estazionatzeko estazionamendu-erreserba baten beharra zegoen eta hau 72 orduko aurrerapenarekin eskatu behar da. Zentzu honetan, Gomezek udaletxeari exijitu dio zigor-espediente bat ireki diezaiotela HazteOir elkarteari, adin txikikoen zuzentasunari eraso zuzen bat egin izanagatik, baimenik gabe ekintza diskriminatzaile eta iraingarriak egin izanagatik. Bestalde, Bilboko Udaletxearen arduran sakonduz, 2016an udal plenoak eraso LGTBIfobikoen aurkako protokolo baten gauzatzea onartu zela azpimarratu du, eta gaur egun gaia bete gabe jarraitzen du. Autobusa alde egiten ari zenaren inguruko gertakariaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Barne sailak emandako bertsio ofiziala baztertzen du, “identifikatua izan zen gaztea inoiz ez zuen ertzainik erasotu”, adierazi du. “Korrika zebilela eta inolako arrozoi zela medio ertzain batek bertan identifikatu zuen, uniformedun gehiago arin-arin azaldu ziren, kalez jantzitako polizia-agente birekin, eta bertan euren borra-hedagarrien nabarmenkeria egin zuten, jarrera mehatxatzailean”, argitu du. Zentzu honetan, pertsona gaztearekiko bere elkartasuna adierazi du eta Eusko Jaurlaritzari gaztearen kontrako inolako zigorrik ez jartzea exijitu...

irakurtzen jarraitu

Gora emakumeak alardean

Ira 7, 2017 || Adierazpena, Albiste aukeratuak, Emakumea, Feminismoa

Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira irain eta deskalifikazioak, normalizatu herriaren bihotzean sortutako zauria, normalizatu beste batzuen iritziekin desados egotean plastiko beltzak jartzea eta normalizatu ere baimen eta traba juridikoak jartzea bai desfilatzeko baita entseguak egiteko ere. Azken erabaki honen aurrean Jaizkibel konpainia manifestazio bat delakoan eskudatzen dira asko, “Onyarbiko Emakumeak” besteak beste, baino hori ere normalizatu egin dugu; hau da, bidezidor legalak bilatzea emakumeek alardean desfilatzeko. Manifestazio baten baimena dauka bai, baina edozein ekitaldi publiko moduan manifestazio batek dauka intrintsekoki, hainbat balioen goraipamena da eta. Azken urteotan bakean bizi garela onartu dute hainbatek, baina GUK argi daukagu ez garela bakean bizi urtean hamaika emakume hiltzen dituztenean. Ez gara bakean bizi emakumeak bere kondizioagatik dozenaka irain eta diskriminazio jasaten dituztenean bere eguneroko bizian, eta EZ, ez gara bakean biziko emakumeak euren kaleetan lasaitasunez desfilatzen duten arte. Honengatik, Hondarribiko Alardean tradizioaren azpian ezkutatzen den matxismoa salatzen dugu, alardea bihurtuz Euskal Herrian dagoen emakumeen aurkako eraso bortitzena, eta herriaren aldetik inpunitate handiena duena. Arazo sozial honen aurrean beharrezkotzat jotzen dugu instituzioen aldetik inplikazioa, bai herrigintza eta baita estatugintza feminista bultzatzea. Hau da, #EginHerri ez da soilik kanpainako lema bat, baizik eta herriak ulertzeko modu bat. Honengatik, behin eta berriz esango dugu gu alarde publiko eta inklusibo baten alde gaudela. Inposatzaileak deitu gaituzte askok hainbat auzirekin, baina argi daukagu parekidetasuna ez dugula eskatu behar, baizik eta etorkizuneko Euskal Herri independentean parekidetasunean oinarritutako herrian izango bagara, honelako erasoen aurrean irmotasunez erantzun behar dugu. Demokrazian oinarrituta dagoen herrian, emakumeak eskubide zibil eta sozial guztien jabeak direlako. Honen aurrean eredu talka argi bat ikusten da, non PSE-EAJk eta eurek kontrolatzen dituzten Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Hondarribiko Udalak alarde baztertzailearen alde jartzen diren, babesa emanez beste behin ere emakumeen eskubideak zapaltzen dutenei. Eta beste aldetik EH Bildu osatzen dugunon eredua, non herrigintza eta demokrazia ez dugun ulertzen emakumearen inklusio, askatasun eta diskriminaziorik gabe. Hau guztia ikusita, Gazte Abertzaleak osatzen dugun gazteok aurten ere Jaizkibel konpainiari gure babes aktiboa emango diogu, udaleko arkupetara zein Hondarribiko kaleetan zehar txalotzera joanez. Gure babesa emango diogu Hondarribiko kaleetatik emakumez zein gizonez osaturiko alarde parekideari eta euren bidea jarraituko dugu, jai giroan ere hain beharrezkoa den sexismoaren aurkako aldarrikapena eginez. Gora Jaizkibel...

irakurtzen jarraitu